Itxi

Bizkaia

Kaleratzeak Stop plataformak Sestaoko bulegoa itxi du diru faltagatik

Erredakzioa

2020/06/11

Bizkaiko plataformak Twitterren bitartez jakinarazi duenez, elkarteak ezin ditu Sestaoko Udalak utzitako lokalaren gastuak ordaindu.

Marta Uriarte Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformako bozeramailea. Argazkia: EITB

Sestaon zuen bulegoa itxi beharko duela iragarri du Twitterren bitartez Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformak, diru falta dela eta, ezin dituelako lokalak eragindako gastuak ordaindu.

Elkarte horrek azaldu duenez, "ez dugu lokala mantentzeko inolako laguntzarik jaso, ondorioz, bulegoa ixtera behartuta ikus dugu geure burua". Sestaoko Udalak doan utzitako lokala da, eta etxebizitza galtzeko arriskua duten lagunei laguntza eskaintzeko gunea izan da.

Josu Bergara (EAJ) Sestaoko alkateak lokal horren giltzak eman zizkion Marta Uriarte Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformako bozeramaileari joan den urtarrilaren 17an.

Plataforma horrek prentsaurrekoa deitu du biharko Sestaon bulego horren itxieraren berri emateko. Halaber, hainbat udalerrik lokalak eskaini dizkiotela azalduko du elkarteak.