Kongresua
Etxea ordainetan ematea eta erreforma testu bakarrean nahi ditu PPk
Erredakzioa
2013/04/02
Testu bakarrarekin hipoteka zordunen babeserako lege-proiektua eta herri ekimena (ILP) arau bakarrean bildu nahi dituzte.
Etxea ordainetan ematea eta hipoteken legea erreformatzeko Gobernuaren proiektua testu bakarrean bildu nahi ditu Alderdi Popularrak.
Kongresuko batzorde txostengilea gaur hasi da eta astebete barru behin betiko proposamena onartuko du. Etxea ordainetan ematea arbuiatzen du PPk, baina aurrerapausoak eta oposizioko taldeen zenbait proposamenei babesa emango diela iragarri du.
Vicente Martinez Pujalte PPko Ekonomia bozeramaileak gaur adierazi duenez, etxegabetzeen lege-proiektua eta etxea ordainetan ematea testu bakarrean bilduko dituzte. Testuak alderdi guztien proposamenak bilduko ditu.
Testu berria ostiralean bidaliko diete gainerako alderdiei apirilaren 9an Ekonomia Batzordean eztabaidatzeko. Testuak "ahalik eta adostasun zabalena" eta "talde guztien zuzenketak" biltzeko helburua du, Pujaltek Kongresuan azaldu duenez. "Akordioetara heltzeko giroa egon daitekela ikusten dugu", adierazi du PPko diputatuak.
Testu bakarrarekin hipoteka zordunen babeserako lege-proiektua eta herri ekimena (ILP) arau bakarrean bildu nahi dituzte, PPk duela zenbait aste aurreratu zuen bezala.