Itxi

Protesta ekintza

Istiluak ertzainen eta 'escrache' baten manifestarien artean, Bilbon

Erredakzioa

2013/04/11

Parte-hartzaileek protesta BBK aretotik urrun eraman behar izan dute, Ertzaintzak behartuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arratsaldeko lehen orduan istiluak izan dira Ertzaintzaren eta escrache baten parte-hartzaileen artean, Bilboko BBK aretoaren sarreran. Finantza entitatea Batzar Orokorra egin dute areto horretan.

15:30 aldera, agente sozial desberdinak, besteak beste, Stop Desahucios elkarteak eta Hipoteketako Kaltedunen Plataformak (PAH) protesta egin dute "murrizketen eta langabeziaren" aurka protesta egiteko. Era berean, Kutxabankek "etxegabetzeak egiten jarraitzea" salatu dute.

EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, metro batzuk atzera egiteko eskatu diete ertzainek manifestariei. Orduan irainak eta kolpeak hasi dira, elkarretaratzea BBKren egoitzatik urruntzea lortu arte.

Karmele Lopez Bizkaiko Stop Desahucios elkarteko bozeramaileak adierazi duenez, istilu horietan "beldurra" eta "ezintasuna" sentitu dute."Ordaintzeko gai izan garen bitartean ateak irekita hartu gaituzte, baina orain terroristak garela ematen du", gaineratu du.Azpimarratu duenez, etxegabetzeen aurkako plataformek indarkeriaren aurkako jarrera dute.