Itxi

Kongresua

EAJ, PPk etxegabetzeen legearen inguruan egin duen testuaren kontra

Erredakzioa

2020/06/05

Jeltzaleek eta CiUk idatzi bat aurkeztu dute Kongresuko Mahaian, PPri testuan herri-ekimen legegilea sar dezala eskatzeko.

Etxegabetzeen kontrako protesta. Argazkia: Efe

Lourdes Ciuro eta Pedro Azpiazu CiUko eta EAJko diputatuek idatzi bat aurkeztu dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan, PPk etxegabetzeen inguruko legeaz idatzi duen zirriborroan herri-ekimen legegilea sar dezan.

Bi alderdien arabera, PPk aurkeztutako testu bateratuan ez da Kongresuko lantaldean adostutakoa, "ez edukian ez izenburuan". Izan ere, apirilean adostutakoaren arabera, etxegabetzeen inguruan zeuden bi ekimenak jaso behar ditu legeak.

Izan ere, testuan ez omen dira agertzen otsailean aho batez tramitera onartu zen herri-ekimenaren eskariak: etxea ordainean emateko prozesuak arautzea, etxegabetzeak geldiaraztea eta alokairu soziala.

Ciuro eta Azpiazu kexu dira PPren testua ez delako lantaldean adostua, eta horren emaitza izango balitz bezala saldu nahi izan duelako.