Itxi

Erakundeen arteko elkarlana

Etxerik gabe geratzen direnei etxebizitzak emango dizkie Jaurlaritzak

Erredakzioa

2022/02/17

Erakundeen arteko elkarlanerako protokoloa izango da, "era bateratuan eta eraginkorrean" jokatzeko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. EITB

Etxegabetze prozesuetan erakundeen arteko elkarlanerako protokolo bat jarriko du martxan Jaurlaritzak, "era bateratuan eta eraginkorrean" jokatzeko, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez.

Ekainean sinatzea aurreikusi dute, eta era horretan, hipoteka edo alokairua ordaindu ezin duten familiei etxebizitzak emango dizkiete, betiere "gizarte-bazterketa arriskuan" badaude.

Erkorekaren arabera, "bilera asko" egin dituzte, eta "etxegabetzeen arazoak gizarteari eragiten dizkion muturreko ondorioak gutxitzeko berme gehien ematen dituen formula protokolo hau da", esan du.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Eudelek eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Herri Administrazio eta Justizia Sailak sinatutako protokoloa da, azaldu du Gobernu bileraren ostean egindako adierazpenetan.

Horren arabera, epaile bat etxegabetze prozesu bat bideratzen ari denean, "gizarte-bazterketa izateko arriskua" ekar dezakeela atzematen badu, epaileak udaletako gizarte-zerbitzuei jakinaraziko die. Azken horiek, beharrezkotzat joz gero, "Jaurlaritzari emango diote horren berri, beharrezko arreta emateko".