Ertzaintzaren agindua
Escracheetan mugak jartzeko erabakiaren alde egin du EAEko Auzitegiak
Erredakzioa
2013/04/16
Auzitegi horren arabera, politikarien “intimitate-eskubidea” lehenetsi behar da ‘escrache’ bat egiteko orduan.
EAEko Justizia Auzitegiak bertan behera utzi ditu Hipoteken Kaltedunen Plataformaren eta Stop Desahucios elkartearen errekurtsoak, eta ‘escrache’etan mugak jartzeko Ertzaintzaren erabakiaren alde jo du.
Auzitegi horren arabera, politikarien “intimitate-eskubidea” lehenetsi behar da escrache bat egiterako orduan.
Taldeek 20 eguneko epea izango dute orain, erabaki horren aurkako helegitea aurkezteko.
Etxegabetzeen aurkako plataformek manifestazio eta bilera eskubideak urratu ezin zirela erabili zuten argudiotzat, Jose Ignacio Aspiroz eta Leopoldo Barreda popularren etxeen aurrean protestak egin ahal izateko.
Kasu horietan “eskubide eta interes garrantzitsuek” talka egiten dutela adierazi du Auzitegiak, baina, epailearen iritziz, elkarretaratze horiekin “politikarien intimitate-eskubidea” urratzeko arrisku handia zegoen
‘Escrache’ak politikarien etxeetatik 300 metro baino gutxiagotara egitea debekatu zuen Ertzaintzak apirilaren 8an. EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki hori berretsi egin du gaur.