Itxi

Hipotekak

Zoru klausulak ezartzeari utziko diola iragarri du BBVAk

Redacción

2013/06/12

Hala, euriborraren beherakadari etekina aterako diote bezeroek. Erakundeak 35 milioi euro gutxiago irabaziko ditu uztailean.

Maiatzaren 9 hasiera data gisa oinarri hartuta, zoru klausulak ezartzeari utziko diola iragarri du BBVAk. Ondorioz, euriborraren beherakadari onura aterako diote bezeroek.

Uztaila izango da neurriaren eragina bere osotasunean ikusgai utziko duen lehen hilabetea, eta erakundeak 35 milioi euro gutxiago irabaziko ditu hilabete horretan.

"Hurrengo hilabeteetan euriborraren menpe egongo da eragina'', gaineratu du erakundeak, ohar batean bidez.

Gaur bertan Auzitegi Gorenak ebatzi du zoru klausulak baliogabeak direla, bezeroek ''denbora batez'' euriborraren beherakadari onura atera bazioten ere.