Itxi

Nóos auzia

Iñaki Urdangarinen iloba bat deklaratzera deitu du epaileak

Erredakzioa

Lekuko baten arabera, Jan Gui Urdangarinek Gizarte Segurantzan alta ematea eskaini zion, nahiz eta lanik eduki ez. Lekukoak eskaintza onartu zuen bi urteko kotizazioa behar zuelako.

Urdangarin eta abokatua, Castro epailearen aurrean deklaratu zuen egunean. Efe.

Nóos auziko epaileak Jan Gui Urdangarin deitu du lekuko legez deklaratzara. Urtarrilaren 16an deklaratu beharko du, 10:30etan. Urdangarinen ilobarekin batera beste hori lekuko ere deitu ditu epaileak.

Urdangarinen iloba deklaratzera deitzeko eskaera iragan urrian egin zuen Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak. Jan Gui Urdangarinen deklarazioarekin, Gizarte Segurantzan alta ematen zieten pertsonekin harremanetan jartzen zuen egitekoa argitzea da, batez ere, pertsona horiek gero zereginik ez zutela jakinda.

Ostegun honetan emandako autoan, Jose Castro Palmako Instrukzioko 3. zenbakiko epaileak lau lekuko deitu ditu. Castro Nóos auziko arduraduna da, eta Nóos Institutuak Balearretako eta Valentziako Gobernuetatik jasotako 5,8 milioi euro publiko desbideratu zituen ala ez ikertzen ari da. Delituak 2004 eta 2007 artean egin ziren eta garai hartan Iñaki Urdangarin eta Diego Torres ziren Nóos Institutuko presidenteak.

Izena lekuko batek eman zuen

Jan Gui Urdangarini dagokionez, lekuko batek bere izena aipatu ostean deitu du epaileak. Lekukoaren arabera, Jan Gui Urdangarinek Gizarte Segurantzan alta ematea eskaini zion, inkestatzaile gisa, nahiz eta gero lanik egin ez.

Alta Nóosen izenean eman zion lehenengo eta gero Aizoonen izenean, Palmako dukeen ondasunak kudeatzen zituen enpresaren izenean, hain zuzen.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)