Itxi

Dokumentazioa

'Guggenheim efektua', sari iturri etengabea

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuak hainbat sari jaso ditu azken hamarkadan, asko hirigintza eraldaketarekin lotuta. . Zerrenda luze horretako azken saria, Iñaki Azkuna munduko alkate onena izendatu izana da.

Bilboko irudi bat: Guggenheim museoa, Iberdrola dorrea eta itsasadarra. Susana Forcada

Bilbok hainbat sari eskuratu ditu azken hamarkadan, 'Guggenheim efektua'ren ondorioz izandako garapena dela eta. Zerrenda luze horretako azken saria, Iñaki Azkuna munduko alkate onena izendatu izana da.

2012ko amaieran beste golardo bat etorri zitzaion Bilbori Bruselatik, minusbaliatuentzat erraztasun handienak dituen hiri gisa saritu baitzuten. Hilabete batzuk lehenago, gainera, NBEk hiriburuak indarkeria matxistaren aurka abiatutako programa saritu zuen.

2011n, Bilbao Arena, Bilbao Basketen estadioa, kirolaren arloko Eraikin Onena izendatu zuten.

Urte horretan beste hainbat sari heldu ziren, tartean kudeaketa politiko onena duen hiriarena.

2010ean, Estatuaren on line administrazioen zerrendako burua izan zen, Udal Gardentasunaren hirugarren saria izan zuen, eta Shangahaiko nazioarteko erakusketan erakustoki onenetakoa izan zuen.

Urte horretan bertan, hirigintza eraldaketaren Lee Kuan Yew saria jaso zuen.

2008 urtean, The Times egunkariak eta Lonely Planet aldizkariak munduko 10 turismogune onenen artean jarri zuten Bilbo.

Albisteak (3)