Barcenas auzia
Ehunka manifestatzailek ustelkeriaren aurka oihu egin dute Genovan
Erredakzioa
Poliziak hogei bat furgoneta bidali ditu Genova kalera, eta 150 manifestatzaile bertatik joatera behartu ditu, PPren egoitzaren inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
500 pertsona inguru arratsaldeko 20:00etatik PPren egoitzaren aurrean bildu dira, iruzurraren aurka egiteko, eta, besteak beste, honako hitzok esan dituzte: "Lapurrek dimisioa" eta "Soto del Realera Cospedal".
Poliziak hogei bat furgoneta bidali ditu Genova kalera, eta 150 manifestatzaile joanarazi ditu, PPren egoitzaren inguruan.
Duela bi aste gertatu bezala, helburu antzekoa zuen protestan (sare sozialetatik deitu zuten), Genovara sarbidea itxi dute, bai Colon plazatik, bai Castillanatik, baita Alonso Martinezetik ere.
Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzatik esan dute protestaren berri ez dela eman, eta ez dagoela baimenduta, ondorioz, Polizia dispositiboa martxan jarri dute.
Manifestatzaileek gehien errepikatu dituzten esaldien artean honako hauek izan dira: "Presidente hau gaizkilea da", "lapurrak" eta "herriaren ahotsa ez dago legez kanpo". Protestatu dutenen artean, bankuen, besteak beste, Bankiaren, kalteak jasan dituztenen hainbat pertsona zeuden.
PPren Facebookeko orrialdea 'gutun-azalez' bete da haserrea erakusteko
Ehunka herritarrei euren haserrea erakutsi dute PPko ustezko gainsoldatengatik, Mariano Rajoyren webgune ofiziala Facebooken "gutun-azalez" betez.
PPren Facebookeko webgune ofizialak (www.facebook.com/pp) arratsaldeko 19:00etan 2.000 iruzkin baino gehiago zituen, gehienak kritikoak, Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiak egindako prentsaurrekoari buruz.
"Change.org" Interneten eskaerak egiteko plataformak 10.000 sinadura jaso ditu 10 ordutan, El Pais egunkariak gaur argitaratutako dokumentuan ikus daitezkeen gainsoldatak jaso dituzten "PPko kide guztien dimisioa" eskatuz.