Itxi

'Noos auzia'

Epaileak bahitu ditzakeen ondasunen zerrenda aurkeztu du Urdangarinek

Erredakzioa

Epaileak Palmako dukeari eta Diego Torri ezarritako ia 8,2 milioi euroko bermea ordaintzeko epea amaitu zen ostegunean. Ondorioz, ondasunen bahiketari ekingo dio epaitegiak.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. Argazkia: EFE

Epaileak bahitu ditzakeen ondasunen zerrenda aurkeztu zuen ostiralean Iñaki Urdangarinen abokatuak Palmako Epaitegian. Noos Institutuaren bitartez Palmako dukeak eta Diego Torresek ustez egindako kontratu irregularrak ari da epailea ikertzen, eta horren harira, ia 8,2 milioi euroko bermea ezarri zizkien.

Diru hori aurkezteko epea ostegunean amaitu zen, ondorioz, ondasunen bahiketari ekingo dio epaitegiak. Palmako dukeak ondasunen zerrenda erregistratu du Palmako Instrukziozko 3. Epaitegian, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Diego Torres Urdangarinen bazkide ohiak ez du oraindik ondasunen zerrendarik aurkeztu.

Diru-erantzukizunak

Epaileak 8.189.448,44 euroko bermea ezarri zuen urtarrilaren 30ean, Noos auziagatik Urdangarinei eta Torresi egotzi ahal dizkieten diru-erantzukizunei aurrei egiteko. Fiskaltzak eta Manos Limpias sindikatuak (herri-akusazioa) eskatutako diru-kopurua da. Noos Institutuak Valentziako Generalitateko 6,1 milioi euro jaso zituen. Kopuru honi epaitegietako kostuen heren bat gehitu zaio.

Albisteak (4)