Cristina infanta, inputatuta
Cristina infanta Noos auzian nahasi duten mezu elektronikoak
Erredakzioa
Urdangarinek emazteari igorritako hainbat mezu elektroniko oinarri inputatu du epaileak infanta. Hemen, adibide batzuk.
Diego Torresek, Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak, Cristina infanta-ren senarrak emazteari bidalitako hainbat mezu elektroniko eman zizkion duela aste batzuk Jose Castro Noos auziko instrukzio-epaileari.
Mezu horietan, Juan Carlos I.a erregearen alabak Noos institutuaren egunerokoaren berri zuela ondorioztatu daiteke, eta, ondorioz, epaileak inputatu egin du.
Hauek dira Torresek epaileari emandako mezuetako batzuk:
- 2003. urteko otsailaren 20an: Urdangarinek "Noos institutuaren agiri bat" igorri zion infantari. Norbaiti igorri behar zion, eta emaztearen iritzia entzun nahi zuen: "Bi bertsio daude. Bezeroak, 'colab' eta lagunak, eta bestea Octagonentzat (ez dut polemika sortu nahi). Irakurri eta esadazu zer pentsatzen duzun please... Ciao". Mezu horretan bertan, dukeak zera esan zion emazteari: "Askotan, ez dakit zer pentsatzen duzun eta, ondorioz, galduta nago, baina ez zaitut horrela utzi nahi".
- 2003. urteko ekainaren 17an: Urdangarinek Nissanen mezu bat bidali zion Cristina infantari, 'World Series by Nissan' lasterketa esleitzeko lehiaketari buruzkoa. Aurrekontu guztiak irakurri eta gero, eskaintza onena Noos Institutuak aurkeztutakoa dela esan zuen konpainiak mezu horretan.
- 2004. urteko apirilaren 5ean: "Lehengo egunean, mintegian eta horri buruzko laburpen bati buruz lanean izan ginen. Interesgarria deritzot".
- 2004. urteko otsailaren 26an: Urdangarinek mezu bat igorri zion Carlos Garcia Revenga infanten idazkariari (inputatuta dago), eta Cristinari "nire izenean" kopia bat bidaltzeko eskatu zion.