Itxi

Atez ateko zaborren bilketa

Ertzaintzak lau lagun identifikatu ditu Lezon

Erredakzioa

Udaleko langileek zaborra atez ate jasotzeko azpiegitura jartzen ari zirela, liskarra piztu da. Bizilagunek ez diete utzi eta Udaleko langileek udaltzainak deitu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tentsioa handitzen doa Lezon (Gipuzkoa). Udaleko langileek zaborra atez ate jasotzeko azpiegitura jartzen ari zirela, liskarra piztu da. Ertzaintzak lau lagun identifikatu ditu.

Tentsio uneak bizi izan dira gaur goizean Lezon, Udaleko langileak atez ateko zabor bilketarako beharrezkoak diren zintzilikailuak jartzera joan direnean. Bizilagunek ez diete utzi eta liskarra sortu da.

Udaleko langileek udaltzainak deitu dituzte eta une horretan eztabaida sortu da agente baten eta bizilaguna baten artean. Fatxadetan esekilekuak jartzeko Udalak bizilagunen baimena behar duela diote bizilagunek.

Alkateak aurrera jarraituko dutela esan du. Udalak ez duela beraiekin bildu nahi eta egoera okerrera doala salatu du Lezo Garbia plataformak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)