Itxi

Hondakinen bilketa

Apirilaren 29an jarriko dute martxan atez atekoa Lezon

Erredakzioa

Hondakinak atez ate biltzeko sistema abiatzen Gipuzkoako bederatzigarren udalerria da. Bizilagunak datorren ostegunetik aurrera hasi daitezke ontzi eta poltsak jasotzen.

Atez ateko sistema. Argazkia: EITB

Apirilaren 29an jarriko dute martxan Lezon atez ateko hondakinen bilketa sistema, eta zabor organikoa biltzeko kubo marroiak emango dio hasiera bilketa sistema berriari.

Kubo bakarra izango da Lezon, eta, ontzi arinak, papera eta egunerako errefusa jasotzeko errafiazko poltsak erabiliko dituzte. Kuboa apirilaren 28an atera ahal izango dute Lezoko bizilagunek estreinakoz, 20:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara, ordu horretatik aurrera egingo baitute bilketa.

Joan den asteko tirabiren ostean, bandoa zabaldu du Udalak, etxebizitzetako fatxadetan zintzilikailuak jartzeko eskumena duela azalduz. Halaber, joan den asteko liskarren ondorioz Udalak zabaldutako espedienteak ireki besterik ez dituztela egin adierazi du alkateak.

Udalak emandako datuen arabera, hondakinen %28 birziklatzetik %80ra igotzea aurrikusi dute.

Albisteak (3)