Itxi

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek ustez bikotekidea hil du, Kordoban

Erredakzioa

Poliziaren agenteek ustezko hiltzailea atxilotu dute jada.

Gizon batek ustez bere bikotekidea hil du Kordobako Alcolea herrian.

Gertakaria 7:00ak aldera jazo da, Alcolea herriaren kanpoaldean dagoen auzo batean. Gizonezkoak ustez bere emazteari, 51 urteko emakumea, eraso egin dio eta hil egin du.

Poliziaren agenteek ustezko hiltzailea atxilotu egin dute.

Bizilagunek adierazi dutenez, bikote arrunta ziren eta inoiz ez zuten entzun senar-emazteen arteko eztabaidarik.

Ustezko hiltzaileak, emaztea hil eta gero, bere anaia batekin liskarra izan duela gaineratu dute auzotar batzuek.