Itxi

Ustiatzeko luzapena

Araba Garoñarik Gabe: 'Baliteke CSNren erabakia prebarikazioa izatea'

Erredakzioa

Kolektibo horrek Gobernuaren aurka izapideak abiatzeko eskatu dio Estatuko Fiskaltzari ustezko prebarikazio delitu batengatik, "bidegabeko erabakiak hartzen ari direlako".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alberto Frias 'Araba Garoñarik gabe' herri-elkarteko bozeramaileak Gobernuaren aurka izapideak abiatzeko eskatu dio Estatuko Fiskal Nagusiari ustezko prebarikazio delitu batengatik, "nahita, bidegabeko erabakiak hartzen ari direlako".

Plataforma horrek Gasteizen egindako elkarretaratzean 400 lagun inguru bildu dira, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak ostiral honetan erabakitakoaren aurka protestatzeko. Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrari urtebeteko luzapena ematea erabaki du CSNk. Garona ustiatzeko epea datorren uztailaren 6an amaituko da.

Independentzia 'ahulduta'

Friasen arabera, CSNren erabakiak "erakunde horren independentzia ahuldu du". Halaber, aste honetan izandako "antzezlana" salatu du, lau egunez erabakia atzeratu dutelako, "hala ere, bagenekien erabakia hori izango zela, CSN eta Espainiako oligopolioa politikari berberek osatzen dutelako".

Zentralaren inguruan bizi diren "herritarren etorkizuna, segurtasuna eta bizitza dago arriskuan", deitoratu du Friasek, "Garoña ez da beharrezkoa, ez hornidura elektrikorako, ezta argindarraren faktura merkatzeko ere". "Garoña martxan izan den azken sei urteetan argindarra % 70 garestitu da, eta zentrala gelditu dutenetik, azken hiruhilekoan % 6 merkatu da", adierazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)