Itxi

Oporrak abuztuan

Rajoyk landa-etxe bat aukeratu du Galizian atseden hartzeko

Erredakzioa

Espainiako presidenteak Ribadumian (Pontevedra) hartuko du ostatu. Etxeak bi terraza, tximinia, 3.200 metro karratuko lorategia eta igerilekua ditu.

A Casa de Alicia landa-etxea. Argazkia: www.acasadealicia.com

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Rafael Louzan Pontevedrako Diputazioaren arduradunari jaramon egin dio eta A Casa de Alician hartuko du ostatu, oporretan atseden hartzeko. Landa-etxea Ribadumian (Pontevedra) dago.

Antza denez, Rajoyk emaztearekin eta bi seme-alabekin oporrak Galizian pasa nahi zituen, aberriko txoko "lasai eta xume" batean. Louzanek landa-etxea proposatu zion eta Gobernuko presidenteak hiru egongelako ostatua aukeratu du.

Landa-etxeak bi terraza, tximinia, 3.200 metro karratuko lorategia eta igerileku bat ditu Arousako itsadarraren parean.

A Casa de Alicia urte osoan zabalik dago eta gau bakoitzeko 270 euro ordaindu behar dira uztailean eta abuztuan etxe guztia alokatzeko.

Segurtasuna eta kokalekua

Hautaketan segurtasunak zerikusi handia izan duela azaldu dute iturriek. Rajoyk paseatzeko duen lekurik kutunena gertu dago (Harria eta Uraren Ibilbidea).

Era berean, presidenteak Barranteseko Tio Benito taberna oso gustuko du, bertan bakailoa txingarretan, olagarroa patatekin eta tripakiak garbantzuekin jan ohi ditu.

Albisteak (1)