Itxi

Noos kasua

Abokatuen esanetan, "baliteke" infanta inputatzea

Erredakzioa

Palmako Auzitegiak Ogasun Publikoaren aurkako delitua eta infantak delitu horretan parte hartu duen ikertzen jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jesus Maria Silva Cristina infantaren abokatuaren esanetan, "baliteke" erregearen alaba inputatzea. Abokatuaren aburuz, prozesura judizialean arrunta litzateke horrelako zerbait gertatzea. Palmako Auzitegiak Ogasun Publikoaren aurkako delitua eta infantak delitu horretan parte hartu duen ikertzen jarraitzen du.

El Mundo egunkariko kazetariek infantaren balizko inputazioaren harian galdetu diete Jesus Maria Silva eta Miquel Roca abokatuei, Cristina infantak Aizoon sozietateari Pedralbes jauregia alokatzeko gezurrezko alokairua sinatu zion jakiteko. "Auziak aurrera jarraitzen du", erantzun dute abokatuek.

"Epaileak bere lana egin behar du, eta guk geurea. Prozesuak aurrera jarraitzen du, besterik ez. Normaltasun judiziala eta normaltasun demokratikoa direla esan daiteke", gaineratu du Silvak.

Miquel Roca abokatuak, berriz, infantak sinatu omen zuen gezurrezko alokairuaren inguruan hitz egin du. Komunikabideetan argitaratzen direnei buruz ez duela inoiz iritzirik emango esan du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)