Itxi

Eusko Jaurlaritza

Erkoreka: 'Abortuaren Legearen erreforma atzerapauso ulertezina da'

Erredakzioa

Eusko Legebiltzarra proiektuaren aurka azaltzeko ekimena aurkeztu du UPyDk. Bestalde, erreforma arbuiatzeko eskatu die EH Bilduk Nafarroako eta EAEko ganberei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, PPren Gobernuak planteatutako Abortuaren erreforma "atzerapauso" bat da. Legea erreformatzeko proiektua "oportunismo politikoaren" eta "hauteskunde-kalkuluaren" ondorioa dela erantsi du.

Gai honen inguruan "adostasun garrantzitsua" zegoela azpimarratu du Erkorekak prentsaurrekoan. Alderdi bakar batek "gai honi eustea ulertezina" dela uste du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Helegitea aurkezteko aukeraz galdetu diote Erkorekari. Oraindik Exekutiboak onartutako proiektu baten aurrean daudela gogorarazi du bozeramaileak. Egitasmoak "Parlamentuko tramitaziotik" igaro behar duela gaineratu du.

Eskumenak urratzen direnean Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegiteak aurkezteko irizpidea du Eusko Jaurlaritzak, Erkorekaren ahotan, eta ez "alde ideologikoak" daudenean. Zentzu horretan, jarraituko duten irizpidea hori dela azaldu du, "gai honekin salbuespena egiteko erabakia hartzen ez bada behintzat".

EH Bilduren eta UPyDren eskakizunak

Bestalde, Eusko Legebiltzarra proiektuaren aurka azaltzeko ekimena aurkeztu du UPyDk.

Abortuaren Legearen erreforma "desobeditzeko eta ez aplikatzeko" eskatu du EH Bilduk Legebiltzarrean. Eusko Jaurlaritzaren jarrera Gasteizko Ganberan azaltzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Nafarroa

Gainera, Nafarroako Parlamentuak aurreproiektua "irmoki" arbuiatzeko adierazpen instituzionala aurkeztu dute Aralarrek eta Bilduk, erreforma "atzerakoia" delako eta "emakumeen eskubideak urratzen" dituelako.

Albisteak (5)

Bideoak (1)