Osasun Ministerioaren txostena
Abortuen kopuruak behera egin du erkidego guztietan, 2012an
Erredakzioa
Espainian borondatezko 112.390 abortu egin zituzten iaz. 2011rekin alderatuta % 5 jaitsi ziren.
2012an abortuen kopuruak behera egin zuen erkidego guztietan, Ceutan izan ezik. Nafarroan beherakadarik esanguratsuena eman da; izan ere, abortuek % 69,1 behera egin zuten. Era berean, Errioxan % 40,08 jaitsi ziren.
Osasun Ministerioak egindako txostenaren arabera, Espainian borondatezko 112.390 abortu egin zituzten iaz. 2011rekin alderatuta % 5 jaitsi ziren.
Andaluzian aborturik gehienak egin zituzten iaz (22.946); ondoren Katalunian (20.788) eta Madrilen (20.134). Hurrengo koadroak erkidego bakoitzean 2012an eta 2011n izandako abortuak jasotzen ditu:
2012 2011
Andaluzia 22.946 23.281
Aragoi 2.689 2.892
Asturias 2.750 2.713
Balear Uharteak 3.065 3.571
Kanariar Uharteak 5.994 6.232
Kantabria 1.108 1.185
Gaztela-Mantxa 3.985 4.192
Gaztela eta Leon 3.261 3.582
Valentzia 9.640 10.589
Katalunia 20.788 21.474
Extremadura 1.551 1.657
Galizia 3.655 4.141
Madril 20.134 20.702
Murtzia 4.170 4.561
Nafarroa 260 844
Euskadi 3.913 4.138
Errioxa 293 495
Ceuta 38 24
Melilla 109 125
Guztira 112.390 118.359