Itxi

Protesta

Ertzaintzak abortuaren legearen kontrako protesta hustu du, Gurutzetan

Erredakzioa

70 pertsona inguru ostiral arratsaldetik itxialdia egiten ari ziren osasun-zentroko harreran. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du agente bati eraso egiten saiatzeagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzak Gurutzetako Ospitalean egiten ari ziren itxialdia hustu du, 19:30ean. Manifestariak abortuaren inguruan PP prestatzen ari den lege berriaren kontra protesta egiten ari ziren.

Operazioan, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, agente bati eraso egiten saiatzea leporatuta.

17:00ak adera hasi dute itxialdia Gurutzetako Ospitalean, PPko Gobernuak onartutako abortuaren legearen erreformagatik.

Elkarretaratzea ospitalearen kanpoko aldean hasi dute, baina ondoren osasun zentrora sartu dira, Osakidetzako handiena, Segurtasun Sailaren arabera.

Manifestariak harreran bildu dira eta, momentura arte, ez da inolako istilurik izan.

Protesta Barakaldo Argitan emakumeen elkarteak deitu du eta ezker abertzaleko eta EH Bilduko zenbait ordezkari bildu ditu, Rebeka Ubera legebiltzarkidea, besteak beste.

Maribi Ugarteburu Sortuko Bizkaiko koordinatzailea ere bertan da eta twitterren adierazi duenez, Ertzaintza harrera husteko aginduaren zain dago.

Gasteizen ere

Gasteizko Santiago Ospitalean ere abortuaren lege berriaren kontrako protesta egin dute eta Ertzaintzak bertan bildutakoak hustu ditu, baina inolako istilurik gabe.

Albisteak (3)

Bideoak (1)