Itxi

Abortuaren Legea

Gallardonen agerraldia eskatuko du PSOEk, abortuaren lege berriagatik

Erredakzioa

PSOEren iritziz, Rajoyren Gobernuak, “eskuin muturreko erreforma” zergatik bultzatu duen azaldu behar du Kongresuko Diputazio Iraunkorrean.

Oscar Lopez (PSOE). EFE.

Kongresuko Diputazio Iraunkorraren bilera bat eskatuko du PSOEk, bertan Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen eta Alberto Ruiz Gallardon eta Ana Matoen ministroen agerraldiak eskatzeko. Helburua, abortuaren lege berriaren inguruko azalpenak eskatzea, Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak azaldu duenez.

 

Eskaera ostegunean aurkeztuko dute. PSOEren iritziz, Rajoyren Gobernuak, “eskuin muturreko erreforma” zergatik bultzatu duen azaldu behar du Kongresuko Diputazio Iraunkorrean.

Lopezen iritziz, azken bi urteetan eman diren “atzerapausoetan” kokatu behar da abortuaren legearen erreforma. “Emakumeen askatasunaren aurka” doan neurria dela gaineratu du.

Albisteak (4)