Itxi

Manifestazioa

'Askatasunaren trena' Madrilen, abortuaren legearen erreformaren aurka

Erredakzioa

Manifestazioak Estatuko eta gainerako herrialdeetako ehunka eragile sozialen babesa jaso du eta jendetsua izango dela espero da.

'Askatasunaren trena'. EFE

Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta Espainiako Gobernuak prestatutako abortuaren legearen erreforma salatzeko 'Askatasunaren trena' deitutako ekimena gaur iritsiko da Madrilera. Mobilizazio jendetsua izango dela espero da, hainbat erakunderen, sindikaturen eta alderdi politikoren babesa daukalako.

Asturiasko emakume talde batek jarri zuen abian ekimena eta esparru ezberdinetako 300 erakundek baino gehiago biltzen dituen 'Erabakitzeak libre egiten gaitu' plataforma madrildarraren babesa jaso zuen.

Estatuko  eta beste zenbait herrialdetako milaka  lagun elkartuko dira gaur Madrilen. 11:30etan harrera egingo diote Atochako geltokian 'Askatasunaren trenari'; manifestazioa 12:00etan abiatuko da; ondoren abortuaren legearen erreformaren aurkako dokumentu bat erregistratuko dute Diputatuen  Kongresuan; eta, amaitzeko, arratsaldeko 15:00etatik aurrera asanblada ireki bat egingo dute.

Albisteak (4)