Balantzea
Olatu denboraleak 14-15 milioi euroko kalteak eragin ditu kostaldean
Erredakzioa
Aseguru-etxeek egindako lehen kalkulu bat da. Suntsipen handienak Bermeon jazo dira. Kai-muturrak, lonjak, itsasontziak, barandak... oso kaltetuak izan dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aseguru-etxeek aurreneko kalkuluen arabera, olatu handiek 14-15 milioi euroko kalteak utzi dituzte kostaldean. Bestalde, denboraleak 800 bat istripu eragin ditu.
Oraindik behin-behineko kalkulu bat baino ez da, eta datozen orduetan zenbateko zehatzagoa jakitera emango dute.
Asteazkenetik aurrera perituek kalteak aztertuko dituzte beharrezko txostenak osatzeko. Aseguru-etxeek azaldu dutenez, kaltedunek parte eman beharko dute kobratzeko.
Eusko Jaurlaritzak asteburuan euskal kostaldea astindu duen olatu denboraleak eragindako kalteen balantzearen berri eman du, baina ez du momentuz dirutan zehaztu nahi izan.
Bizkaiko kalteak
Plentzia: Kalte txikiak Kofradiaren pantalanean. San Balentin dikearen egoera egiaztatzeko dago.
Armintza: Pantalaneko zutabea inguratzen duen aluminiozko profila puskatu da (indartzeko zegoen). Kaiko itsaslabarra erauzi da hainbat tokitan. Kalteak kaleargietan. Ontzi bat hondoratu da orga-arrapalatik gertu. Dikearen karela apurtu da.
Bermeo: Kalteak 2,5 milioi eurokoak izan litezkeela ohartarazi dute. Frantxuako kai-muturra hautsi da. Frantxuako zabalgunea: kalte handiak lonjetan eta sarbide-kontrolean. Dikearen bi zati puskatu dira. F pantalana suntsitu da. 12 ontzi hondoratu dira. Zoladura altxatu da. Kaleargiak suntsitu dira. Dikearen hainbat zatitan horma erori da. Xixili kaian lauzak lekuz mugitu dira.
Mundaka: Ainguratze-elementuak suntsitu dira. Pantalan bat desagertu da. Hiru ontzi hondoratu dira.
Bideoa: Txikizio arrasto luzea utzi du itsaso zakarrak Gipuzkoan
Gipuzkoako kalteak
Mutriku: Dirudienez, dikeak eutsi egin dio, negu-mutur batekin sendotuta badago ere. Kai-muturreko zolatak, erremate-hormak eta 2 pantalanetan egon daitezkeen zuloak konpondu beharko dira soilik, baina oraindik aurreikusi ez diren beste kostu batzuk gehitu beharko dira. Denborale honetan, pantalan bat puskatu da, eta aurrekoan, urtarrilaren 7an, beste bat, oraindik ere konponduta ez dagoena.
Deba: Barandak eta zoladurak. Zumaia: Dikea konpontzea. Bukaera eta erremateko harri-lubetak daude kaltetuta. Gainera, harri-lubetara erori zen garabi bat berreskuratu behar da.
Getaria: Kalteak areagotu litezke, adituen azterketek aurrera egin ahala. Portuko bulegoak eta pantalanak daude kaltetuta.
Orio: kontradikea urgentziaz konpontzea. Premiazko espediente-izapidea hasita zegoen, baina kalteak areagotu egin dira, eta baliteke nabigazio-kanala inbaditzea. Sekzioa indartuko da, eta horrek 1.000.000 euroko kostua izango du, gutxienez.
Donostia: Hego-kaiko pantalana puskatu da, eta EKPren bulegoak kaltetu.
Hondarribia: 1.000.000 euroko aurrekontua, Iterlimeneko hegalaren konponketa aintzat hartzen badugu, Getarian egin den bezala. Errepidea moztuta dago, eta azkar jarduteko premia dago. Erakunde guztiek ados jarri behar dute, Getarian bezala. Bertan, bada, bizilagunak premiaz etxera bueltatzea bermatzeko lanen buru da Eusko Jaurlaritza.
Bideoa: Suntsipen handia Bermeon