Asteburuko denboralea
Denboraleak 4,5 milioi euroko kalteak eragin ditu Donostian
Erredakzioa
Era berean, Bermeoko portuko kai-muturrean hormigoizko 105 bloke ezarri dituzte igande goizaldean itsasoak eragindako hausturai pasabidea ixteko eta kalte berriak ekiditeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteburuko denboraleak Donostian eragin dituen kalteak 4,5 milioi eurokoak izan dira, Udalak eta Kostak aurrei egin beharreko kalteak kontuan hartuta, Donostiako Udalak egindako hasierako estimazioen arabera.
Ohar batean jakitera eman duenez, izandako kalteen artean, honako hauek dira nabarmen: Pasealeku Berriko harresia, Kontxako kabina, hondartzetarako sarbideak, zubiak eta Zurriolako kai-muturra.
Horiei ondorengo hauek gehitu beharko litzaizkieke: egunotako garbiketa eta konponketa zerbitzuak, Portuak izandako kalteak eta orain arte iritsi ezin izan den guneetako konponketa, besteak beste, Ondarreta eta Zurriola hondartzetako kabinak eta Santa Klarako irla. Ondorioz, "zifrak gora egiten jarraitu"ko duela nabarmendu du.
Nora Galparsoro Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, egunotako lehentasuna "hiria normaltasunera itzultzea izan da eta izango da" eta kaltetutako puntuak zeintzuk diren zehaztea.
Krisi mahaiak aktibo jarraitzen du, eta datorren denboraleari aurre egiteko neurriak ezarri ditu. Horren haritik, Salamancako Pasealekua itxita da ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, eta krisi mahaia 18:00etan joango da aginte-postura, denboralearen bilakaera momentuan ikusteko.
Udalak herritarrei "erantzukizunez jardutea" eskatu die, gune arriskutsuetara ez urreratzea eta jarraibideei kasu egitea.
Bermeon 105 hormigoizko bloke jarri dituzte
Bermeoko portuko kai-muturrean hormigoizko 105 bloke ezarri dituzte igande goizaldean itsasoak eragindako hausturai pasabidea ixteko eta kalte berriak ekiditeko, gaurko eta larunbaterako aurreikusitako denboraleen aurrean.