Abortuaren legea
Emakunde, abortatzeko erabakia 'hirugarren' batek hartzearen kontra
Erredakzioa
"Frogatuta dago debekatuta egon arren abortuak egiten jarraitzen dela, baina osasun baldintza okerragoetan eta klandestinitatean", esan du Emakundeko zuzendariak.
Izaskun Landaida Emakunde Emakumearen Euskal Institutuko zuzendariak kritikatu egin du abortuaren aurreproiektuak emakume baten abortatzeko erabakia 'hirugarren' baten eskuetan jartzea, medikuen txostenak beharrezkoak izango direlako.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Landaidak esan duenez, "emakumeak berak erabaki behar du, bere sinesmenen eta egoeren arabera, eta araudiak osasun baldintza onak bermatu behar ditu, epeak ezarriko dituen lege baten bidez".
Landaida aurreproiektuaren kontra azaldu da, eta kritikatu egin du lege hau 1985ekoa baino "atzerakoiagoa" izatea, eta, are gehiago, Europako herrialde gehienetan epeak zehazten dituzten legeak daudenean.
"Frogatuta dago debekatu arren abortuak egiten jarraitzen dela, baina osasun baldintza okerragoetan eta klandestinitatean", esan du Emakundeko zuzendariak.