Itxi

Zaborrak

Gipuzkoak lau lantegitan tratatuko ditu zaborrak eta zabortegiak itxi

Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak esan duenez, "zabortegien Gipuzkoa amaitzear da".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zaborrak konposta egiteko hiru lantegitan eta tratamendu mekaniko-biologikoko beste batean tratatuko dituzte. Horrela, orain martxan dauden hiru zabortegiak itxiko dituzte eta "inerteen gordailu" berri bat egingo dute, 2015 amaieran, zehaztu gabeko leku batean.

Foru Gobernuak egindako proposamen nagusiak dira horiek, iragan azaroan Zubietako erraustegia geldiarazi ostean.

Planteamendu berriaren arabera, aurten eta datorren urtean konposta egiteko lantegi bat irekiko dute Epelen (Bergaran, eraikitzen), Lapatxen (Azpeitian, lanean) eta Zubietan (erraustegia jarri behar zuten lursailean).

Gipuzkoako zaborra jasotzen duten hiru zabortegiei dagokionean, Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak esan du itxiko duten lehenengoa Urtetakoa (Zarautzen) izango dela, 2014 amaieran, eta gero Lapatxekoa (Azpeitian), 2015eko apirilean eta urte horretako amaieran Sasietakoa (Beasainen).

Ingurumen diputatuak esan duenez, udalerrietako hondakinekin amaitzeko proposamen honekin "zabortegien Gipuzkoa amaitzear da". Alderdi politikoekin "kontaktuak" datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du.

Azpiegituren kostua 131 milioi eurokoa da, duela urte eta erdi inguru aurkeztutako dokumentuan aurreikusten ziren 182,6 milioi euroen aurrean. Gainera, 11 milioi euro eman beharko ditu Aldundiak kalte-ordainetan eta erraustegiaren kasuan, dagoeneko hasi diren lanak ordaindu beharko dituzte.

Bideoak (1)