Itxi

Bilboko istiluak

Kazetarien Euskal Elkargoak kazetariek jasandako erasoak salatu ditu

Erredakzioa

Dirudienez, Guggenheim Museoan egiten ari ziren foro ekonomikoaren aurkako mugimenduetan bi kazetariri eraso egin zieten.

Atzo goizean Bilbon, foro ekomikoa zela eta, izandako istiluetan ETBko bi kideri eraso egin zietela salatu du Kazetarien Euskal Elkargoak.

Lankide bati kamara indarrez kendu zioten bizkarretik bultzada bat jaso eta gero, oharrean irakuri daitekeenez.

"Erasotzaileak txanodunak ziren. Gainera, EiTBko bi unitate higikorri ere eraso egin zieten istiluetan. Radio Euskadi eta Euskadi Irratiko kotxeak ezin hobeki identifikatuak egon arren, erasotzaileek euren kontra ostikadaka ekin zioten atzerako ispiluetako bat hondatuz", adierazi du.

Albisteak (4)