Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Akusazioak inputazio gehiago eskatu ditu 'Cabacas auzia'n

Manu Gimenez | eitb.com

Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak iragarri duenez, idatzi bat aurkeztu dute auzitegian "izapide eta inputazio gehiago" eskatzeko.

Jone Goirizelaia Iñigo Cabacasen familiaren abokatua. Argazkia: EiTB

Jone Goirizelaia Iñigo Cabacasen familiaren abokatuak iragarri du idatzi bat aurkeztu dutela auzitegian Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen gaztearen epaiketan "izapide eta inputazio gehiago egin ditzaten" eskatzeko.

Goirizelaiak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan azaldu duenez, "froga guztiak aztertu dituzte" lehenik, eta horren ondoren egin dute "izapide eta inputazio" berrien eskakizuna.

Hala ere, abokatuak ez du argitu nahi izan noren inputazioa eskatu duen eta tartean politikari edo kargudun publikoren bat ote dagoen; izan ere, hala eskatu dio familiak: "Iñigoren gurasoek eskatu zidaten idatzi berri hau ez zedila epaitegitik atera, eta errespetu handia diot familiak eskatzen duenari. Ezin dut esan dudana baino gehiago esan".

Epaiketa

Iñigo Cabacasen heriotzagatik inputatutako agenteei tiro egitea agindu zien Ertzaintzako ofizialordeak gomazko pilotekin Bilboko kalean kargatzea agindu zuela aitortu zuen epaiketan.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)