Itxi

Herri ekimena

Garoña zabaltzekotan, Iberdrolan eta Endesan baja ematea eskatuko dute

Erredakzioa

Nuclenorrek azkenean Garoña berriz zabaltzeko eskatzen badu, sinatzaileek argindar konpainiaz aldatuko lukete, Alberto Friasen hitzetan.

'Araba Garoñarik Gabe' plataformak gogor kritikatu ditu atzo Mariano Rajoy presidenteak zentral nuklearraren inguruan egindako adierazpenak. Rajoyren hitzetan, Garoña berriro irekitzea ala ez “arrazoi teknikoengatik” erabakiko den zerbait da.

Gaur, plataformak agerraldia egin du Gasteizen eta Alberto Frias ordezkariak azpimarratu du zentral nuklearra berriro zabaltzeko arrazoiak “politikoak” izan direla, “eta ez teknikoak”.

Horren adibide, azken 20 urteetan zentral nuklearraren segurtasunaz arduratu den pertsona ustekabean kanporatu izatea aipatu du Friasek.

Friasek adierazi du Garoñak segurtasun arazo “larriak” dituela eta herritarren artean sinadura bilketa hasiko dutela iragarri du: Garoña berriro zabaltzen badute, Iberdrolan edo Endesan baja emateko konpromisoa hartuko dute sinatzaileek.

Hau da, Nuclenorrek azkenean Garoña berriz zabaltzeko eskatzen badu, sinatzaileek argindar konpainiaz aldatuko lukete, Alberto Friasen hitzetan.

Larunbatean hasiko da kanpaina, ‘Araba Garoñarik Gabe’ plataformak Gasteizen deitutako manifestazioaren egun berean.

Albisteak (3)