Itxi

Gürtel auzia

Ruzek Barcenasen emazteari buruzko informazioa eskatu dio Bankiari

Ruz epailearen ustez, bankuak "ez du argi azaldu" Rosalia Iglesiasen inguruan duen informazioa, 10 urtez gorde behar baitu informazio hori.

Bankiako sukurtsala. Argazkia: EFE

Pablo Ruz Audientzia Nazionaleko epaileak Polizia Nazionala Madrilgo Bankiako egoitzara bidali du Rosalia Iglesiasen (Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiaren emaztea) inguruko dokumentazioa eskatzera.

Epaileak 'Gürtel auzia' delakoa ikertzen ari da eta Barcenasek eta bere emazteak 2004 eta 2007 urteen bitartean esku-diruz edota txekeen bitartez egindako sarrerak, hain zuzen ere. Bankiari eskatu dion dokumentazioa astearteko 10:00ak eta 20:00ak bitartean ematea eskatu du.

Hain zuzen ere, 2006ko urtarrilaren 19an izandako 500.000 euroko sarrera bat eta 2005ko apirilaren 12an izandako irteera bat ikertzen ari da. Iglesiasek esan zuen artelanen salerosketatik datozela mugimendu horiek. Lehen kasuan, bankuak epaileari esan zion ezin izan zutela operazio horren agiria "aurkitu" eta bigarren kasuan, "denbora asko igaro" zela eta ez zuela informazio hori gordetzen.

Epaileak esan duenez, Bankiak emandako informazioa "oso garrantzitsua da" ikerketarako, "Rosalia Iglesias Villar eta Luis Barcenas Gutierrez inputatuen kontuetan izandako diru-iturrien jatorria eta helmuga" jakin nahi duelako.

Ruz epailearen ustez, bankuak "ez du argi azaldu" Rosalia Iglesiasen inguruan duen informazioa, 10 urtez gorde behar baitu informazio hori.

Albisteak (2)