Itxi

Desagertua

Bizkaiko Batzar Nagusiek elkartasuna adierazi diote Egiluzen familiari

Erredakzioa

Udalei antzeko mozioak onartzeko eta Belgikako eta Europar Batasuneko erakundeei helarazteko deia egin diete.

Egiluzen aldeko mobilizazioa Galdakaon. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Batzar Nagusiek "elkartasun osoa" eta "enpatia" agertu diote Hodei Egiluz Anberesen (Belgika) duela bost hilabete desagertu zen gazte galdakoztarraren familiari.

Ana Madariaga Batzar Nagusietako presidenteak adierazpen instituzionala irakurri du gaurko osoko bilkura hasi aurretik, eta gazte bizkaitarraren alde egiten diren ekitaldietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusiek "eskerrak" eman dizkie Belgikako agintariei "gaztea bilatzeko eta gertatutakoa argitzeko egiten ari diren esfortzua dela eta".

Hala ere, "orain arte egindako esfortzuari eusteko eta Europolekin eta inguruko herrialdeetako poliziekin lankidetza indartzeko" eskatu diete.

Era berean, udalei antzeko mozioak onartzeko eta Belgikako eta Europar Batasuneko erakundeei, Espainiako Diputatuen Kongresuari eta Eusko Legebiltzarrari helarazteko deia egin diete.

Albisteak (2)