Ekimena
Euskal hiriburuek argiak itzali dituzte, 'Planetaren Ordua'n
Erredakzioa
20:30 eta 21:30 bitartean, erakundeetako dendetako, etxebizitzetako... argiak itzali dituzte, energia garbiak eta energiaren erabilera zuhurra sustatzeko.
Euskal hiriburuek bat egin dute ingurumenaren defentsan eta ordubetez itzali dituzte eraikinen, plazen eta leku esanguratsuenen argiak.
Horrela, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, zenbait eraikinetako argiak itzalita izan dira 20:30etik 21:30era. Gainera, Nafarroako hainbat erakundek ere, besteak beste Foru Gobernuak eta Iruñeako eta Tuterako Udalek, argiak itzali dituzte "Planetaren ordua"rekin batuz.
Hiriburu bizkaitarrean, esaterako, udaletxeko eta horren ondoko zubiko argiak amatatu dituzte; baita Begoñako basilikakoak, Arriaga Antzokikoak, San Vicente elizakoak eta Aznar eta Tigre eraikinetakoak ere.
Bizkaiko beste udalek ere orain dela urte batzuk abiarazitako ekimen honekin bat egin dute. Getxon, adibidez, Santa Clarako Jauregiko, Areetako eta Arrigunaga hondartzetako eta Evaristo Churruca portuaren inguruko argiak itzali dituzte.
Gasteizen, hiriko bazter esanguratsuetako batzuk ilunetan geratu dira: San Miguel Eliza eta Ama Birgina Zuria plaza.
Donostian ere argiak itzali dituzte, aurreko urteetan bezala, Kursaaleko argiak amatatuta.
Halaber, Iruñean, Gobernuak Nafarroako Jauregiko argiak itzali ditu ordubetez, "energia garbiak eta energiaren erabilera zuhurra sustatzeko" eta aldaketa klimatikoaz ohartarazteko.