180 egun desagertuta
Lau haizeetara hedatu dute Egiluzen izena Bizkaiko deiadar mendietatik
Erredakzioa
Bost mendizale-talde bost deiadar-mendietara igo dira, eta bertatik jo dute adarra. Ondoren, elkarretaratze bat egin dute udaletxeko plazan, senideek, lagunek eta galdakoztarrek lagunduta.
180 egun igaro dira Hodei Egiluz galdakoztarra desagertu zenetik Anberes Belgikako hirian; eta sei hilabete pasatu direla eta, Ganguren mendi taldeak irteera bat antolatu du Bizkaiko deiadar-mendietara, eta horren ostean elkarretaraze bate gin dute.
Galdakaoko zenbait elkartek, senideek, lagunek eta Galdakaoko bizilagunek bat egin dute deialdiarekin, Egiluzen familiari elkartasuna adierazteko eta ikerketa ahalik eta lasterren bukatzea eskatzeko.
Ganguren mendi taldeak deiadar-mendietara egin du irteera; mendiotatik Batzar Nagusietarako bilerak deitzen ziren antzina.
Ondoren, mendira joan diren taldeek bat egin dute udaletxeko plazan, senideekin, lagunekin eta hainbat galdakaoztarrekin batera, elkarretaratze bat egiteko, 14:00etan.