Bi emakume hiltzeagatik
Fiskalak 40 urteko espetxe zigorra eskatuko du shaolin faltsuarentzat
Erredakzioa
Bi emakume hil zituela frogatutzat eman du fiskalak, eta, horrenbestez, 300.000 euroko isuna eta 40 urteko zigorra eskatuko ditu. Akusazio partikularrak, bestalde, 50 urteko zigorra eskatuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tamara Martinez Clara Campoamor elkarteko abokatuak adierazi duenez, 50 urteko kartzela-zigorra eskatzeko asmoa dute, Jenny Sofía Rebollo eta Maureen Ada Otuya ''azpikeriaz'' hiltzeagatik. Halaber, Otuyara legez kanpo gelditzeagatik zigorra ere eskatuko du akusazio partikularrak. Lau eta sei urte arteko kartzela zigorra izan daiteke azken hori.
Pertsona bat hiltzea ''oso merkea'' da, Otuyaren familiaren abokatuaren ustez
Bestalde, Maureen Ada Otuyaren familiaren abokatuak esan du ''oso merkea dela bere familia aurre atera nahi duen emakume bat hiltzea'', Fiskaltzak familiarentzat 77.000 euroko kalte-ordaina eskatu ostean.