Itxi

Droga-trafikoa

Araban eta Nafarroan droga saltzen zuen talde bat desegin dute

Erredakzioa

Guardia Zibilak 8 pertsona atxilotu eta 12.500 droga dosi atzeman ditu.

Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu, Araban, Nafarroan eta Errioxan droga saltzen zuen talde bat osatzea egotzita. Agenteek 12.504 droga-dosi atzeman dituzte.

Atxilotu horietako bost kartzelatu egin dituzte dagoeneko, eta beste hirurak aske daude, baina karguekin.

Alberto Breton Espainiako Gobernuak Errioxan duen bozeramaileak eta Miguel Saez Guardia Zibileko bozeramaileak azaldu dutenez, ikerketa otsailean abiatu zuten, droga-trafikoaren aurkako beste operazio batean atzemandako informazioa aztertu eta gero.

Ikerketa horretan, Vianan (Nafarroa) ustez droga saltzen zuen gizon bat topatu zuten, eta horrela aipatu sarea azaleratu zuten.

Droga garraiatzeko, atxilotuek freskagarriak erabiltzen zituzten. Hain zuzen ere, potoetan sartzen zuten.