Itxi

Epaia

Erkidegoek ezin dute 'fracking'a debekatu, Konstituzionalaren arabera

Erredakzioa

EH Bilduren ustez, aldiz, Jaurlaritzak ahalmena du, "nahi izanez gero, 'fracking'a bertan behera uzteko, SHESA enpresa publikoaren akzioen % 100 duelako.

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Kantabriako Gobernuaren legea. EiTB.

Kantabriako Gobernuak 'fracking'aren aurka egindako legea atzera botatzea erabaki du Konstituzional, auzitegiak berak aditzera emandakoaren arabera.

Madrileko Gobernuaren arabera, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan 'fracking'aren aurka egindako arauak 1998ko Erregaien Legearen kontra doaz. Lege horren arabera, Estatua da erregaiekin zerikusia duten baimenak eman ditzakeen bakarra, gaia erkidego bat baino gehiagori edo itsasoko zorupeari dagokionean.

Espainiako Exekutiboaren arabera, Estatuko legea Europar Batasunarenarekin bat dator, eta lege horrek ez du 'fracking'a debekatzen.

EH Bildu: 'Jaurlaritzak frackinga geldiaraz dezake'

EH Bilduk adierazi duenez, Jaurlaritzak 'fracking'a geldiaraz dezake, "hala nahi izanez gero", izan ere, SHESA enpresa publikoaren akzioen % 100 dauzka, eta enpresa horrek esplorazio eta ustiapen baimenen % 90 dauzka.

Dani Maeztuk esan duenez, Jaurlaritzak epaia Euskadin 'fracking'a debekatzeko modurik ez dagoela esateko ez erabiltzea espero du.

Maezturen ustez, lehenik eta behin Konstituzioaren epaia EAEko eskumenengan eraginik duen ala ez argitu behar da.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)