Itxi

Gaza

Donostiak eta Gipuzkoak Gazarekiko elkartasun kanpaina bat abiatu dute

Erredakzioa

Bilbon, bitartean, Bildu haserre azaldu da, koalizioak Udalean duen leihoan jarritako Palestinako bandera kendu behar izan dutelako.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EFE.

Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak Gazarekiko elkartasun kanpaina bat abiatu dute; izan ere, anestesia makina bat erosteko eta Palestinako ospitale batera bildatzeko beharrezko dirua lortu nahi dute. Bilbon, bitartean, Bildu haserre azaldu da, koalizioak Udalean duen leihoan jarritako Palestinako bandera kendu behar izan dutelako.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak aurkeztu dute gaue kanpaina "gizatiarra"; horrekin, Palestinako Osasun Ministerioaren deiari erantzuna eman nahi diote. Akordio bat itxi dute anestesia makina bermatzeko.

Garitanok azaldu duenez, tresna honen prezioa 30.000 eurokoa da, eta bi erakundeek kontu korronte bat ireki dute, hiritarrek euren ekarpenak egin ahal ditzaten. Ahaldun nagusiak azaldu du Aldundiak eta Udalak ere emango dutela dirua, baina ez du zehaztu zenbatekoa izango den kopuru hori; azpimarratu du erakundeek bermatuko dutela makina Gazako ospitalean egotea.

Izagirreren ustez, Donostiako jaietan donostiarrek jaia elkartasunarekin batu beharko luketela. Horretarako, kanpainaren inguruko informazioa banatuko dute, liburuxketan.

Bildu, "haserre" Bilbon, Palestinako bandera kendu ostean

Bilbon, EH Bildu "harrituta eta haserre" azaldu da Ibon Areso alkateak emandako aginduarekin; izan ere, Aresok esan du koalizioak Udaleko bere bulegoko leihoan jarrita zuen Palestina bandera kentzeko.

Komunikabideei Udaletxearen eskaileretan egindako adierazpenetan, David Lopategi EH Bilduren zinegotziak esan du bandera "elkartasuna adierazteko" ipini zutela, eta, bere ustez, keinu horrek ez zuela inor molestatu behar: "Keinu txiki hori genozidio saiakera bat eta planifikatutako eraso bat pairatzen ari den herri baten aldekoa izan zen".

"Gustatuko zitzaigun ekimen hori gobernu taldetik bertatik (EAJ) atera izan balitz, eta Palestinako bandera Udaleko balkoian egotea", esan du Lopategik.

Bilboko alkateak, bere aldetik, esan du ez dela posible "Bilboko Udala bezalako erakunde-eraikinetan bakoitzak nahi dituen banderez betetzea".

Albisteak (1)