Itxi

Larrialdia

Mugarik Gabeko Medikuak: 'Sei hilabete behar dira ebola kontrolatzeko'

Erredakzioa

Osasunaren Mundu Erakundeak, bitartean, adierazi du erregistratutako kasuen kopuruak “asko gutxiesten duela epidemiaren tamaina”.

Zenbait mediku, birusaren aurka lan egiteko prest. Argazkia: EFE.

Mugarik Gabeko Medikuak erakunde gizatiarrak ostiralean nabarmendu duenez, ebolaren piztea azkar ari da aurreratzen, geldiarazteko ahaleginak baino azkarrago, eta sei hilabete beharko dira kontrolatzeko: "Ondorengo sei hilabeteetan, epidemia kontrolpean jarri beharko genuke. Hori da nire intuizioa", esan du Joanne Liu MGMren presidenteak, Genevan emandako prentsaurrekoan.

Bere ustez, Liberian orekatu behar da egoera; izan ere, herrialde horretan bizkortu da, azken egunetan, heriotzen kopurua. Horrela, Mendebaldeko Afrikako gainerako herrialdeetan ere geldiarazi ahal izango diote pizteari.

OME: "Erregistratutako kasuen kopuruak asko gutxiesten du epidemiaren tamaina"

OME Osasunaren Mundu Erakundeak, bitartean, baieztatu du ostegun honetan erregistratutako kasuen kopuruak "asko gutxiesten duela epidemiaren tamaina". Izan ere, hori da ebolaren piztea pairatzen ari diren herrialdeetan duten langileen iritzia. "OME nazioarteko erantzunaren goeakada ari da koordinatzen; herrialdeak, eritasunak kontrolatzeko agentziak eta NBEren sistemaren agentziak ari dira laguntzen", esan du erakundeak bere webgunean argitaratutako agiri batean.

Halaber, esan du Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan heriotzen kopurua 1.069koa dela; eta baieztatutako, ustezko eta susmagarriak diren kasuen zifra, 1.975ekoa.

OMEk, joan den astean, ebolaren piztea nazioarteko osasun-larrialditzat jotzea erabaki zuen. Epidemia pairatzen ari diren herrialdeei, gainera, eskatu zien nazio-larrialdia deklaratzea, eta babes neurriak muturreraino eramatea. Hortik hona, horrela egin dute.

1.145 pertsona hil dira, ebolaren ondorioz

Halaber, Osasunaren Mundu Erakundeak ebolaren izurriteagatik 1.145 pertsona hil direla adierazi du, eta 2.127 kideri eragin diela gaineratu du, Afrikan, ostiral honetan ezagutzera eman den balantzearen arabera.

Albisteak (4)