Itxi

Nafarroa

Frackingaren aurkako helegitea izapidetzea onartu du Konstituzionalak

Erredakzioa

Auzitegiak helegitearen berri Kongresuari ematea adostu du, baita Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari ere. Guztiek 15 egun izango dituzte prozeduran agertzeko.

Fracking Europa

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak Gobernu zentralak Nafarroan frackinga debekatzen duen legearen aurkako helegitea izapidetzea onartu du.

Auzitegiak helegitearen berri Kongresuari ematea adostu du, baita Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari ere. Guztiek 15 egun izango dituzte prozeduran agertzeko eta alegazioak aurkezteko.

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du helegitea aurkeztutako araudia, Gobernuak Konstituzioaren 161.2 artikulua aplikatuta.

 

 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)