Zentral nuklearra
Nuclenorrek beste pauso bat eman du Garoñako zentrala irekitzeko
Erredakzioa
Endesaren eta Iberdrolaren esku dagoen enpresak 2031 arte luzatu nahi du jarduera, zentralak 60 urte betetzen dituen arte.
Nuclenor enpresak, Garoñako zentral nuklearraren jabeak, eskatutako azken dokumentua helarazi dio Segurtasun Nuklearraren Kontseiluari (CSN).
Enpresaren webgunean jakitera eman dutenez, zentrala berriro irekitzeko prozesuaren baitan, CSNk abuztuaren 1ean eskatutako baldintza gehigarri batzuk betetzen ari da orain zentrala, eta horren inguruko txostena helarazi dio.
Izan ere, Nuclenorrek 2031 arte luzatu nahi du zentralaren jarduera, eraikinak 60 urte betetzen dituen arte.
Endesak eta Iberdrolak erdibana duten enpresak azaldu duenez, CSNk oso baldintza gogorrak jarri dizkio zentralak lanean jarraitu ahal izateko, baina horiek betetzeko lan egiten jarraituko dutela hitzeman du.