Ebola
Teresa Romero, albiste onenaren zain
Erredakzioa
Gaur egingo diote ebola atzemateko bigarren proba erizaintzako laguntzaileari. Negatibo ematen badu, odolean Ebolaren birusik ez duela esan nahiko du.
Teresa Romero erizaintzako laguntzaileari gaur egingo diote bigarren proba ebola duen argitzeko. Lehenengoa asteburuan egin zioten, eta negatibo eman zuen. Horrenbestez, gaur ere emaitza bera errepikatzen bada, odolean Ebolaren birusik ez duela esan nahiko du.
Dena dela, hala gertatzen bada ere, Teresak Madrilgo Carlos III Ospitalean jarraitu beharko du, ebolak hainbat organotan egindako kalteak sendatzeko.
Fernando Simon Osasun Ministerioko teknikariak azaldu duenez, erizaintzako laguntzailea "onera" egiten ari da, baina oraindik ezin dute zehaztu noiz emango dioten senda-agiria.