Itxi

Erasoak Igorren eta Gasteizen

Sukurtsalen aurkako 'atentatuak' gaitzetsi ditu Kutxabankek

Erredakzioa

Egileak nortzuk izan diren eta erasoak "zertarako" egin dituzten ez dakiela nabarmendu du Kutxabankek ohar batean.

Igorre Kutxabank

Igorren eta Gasteizen Kutxabanken aurka egindako “atentatuak gaitzetsi” ditu gaur Kutxabankek ohar batean; egileak “nortzuk izan diren eta erasoak zein helbururekin egin dituzten” ez dakiela gaineratu du Kutxabankek.

Etxean egindako lehergailuz eraso diete goizaldean Igorreko eta Gasteizko Kutxabanken sukurtsal biri. Arabako hiriburukoan jarritako lehergailuak ez du eztanda egin, baina Igorren leherketak kalte ugari eragin ditu bulegoko ate eta leihoetan.

Ohar batean, kalte pertsonalik egon ez izana azpimarratu du Kutxabankek.

Albisteak (3)