Itxi

Epidemia

10.000 lagunek baino gehiagok dute ebola, Osasun Erakundearen arabera

Erredakzioa

Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman dituen datuen arabera, ia 5.000 lagun hil dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Munduko Osasun Erakundeak kaleratu dituen datuen arabera, 10.000 lagunek baino gehiagok dute ebola gaixotasuna zortzi herrialdetan. Nigeria eta Senegal epidemiatik kanpo zeudela adierazi zuen orain egun gutxi.

Azken agerraldian 10.141 pertsona gaixotu dira, eta horietatik 4.922 hil egin dira.

Osasun Erakundeak ondorengo moduan banatu ditu herrialdeak eta horietan dauden gaixoak: Liberian 4.655 daude, Sierra Leonan 3.896, Ginean 1.553, Nigerian 20, AEBn lau eta Senegalen, Espainian eta Malin bana.

Orain dela aste bat Nigeria eta Senegal ebola gabeko herrialde zirela erabaki zuten. 42 egunez ez da gaitzaren sintomarik duen pertsonarik izan bi herrialde horietan, eta datu hori aintzat hartuta hartu zuten erabakia.

Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera, epidemia orain zazpi hilabete hasi zenetik 450 osasun-langile gaixotu dira. Horietatik 228 Liberian zeuden, 127  Sierra Leonan, 80 Ginean, hiru AEBn eta bat Espainian. 244 hil egin dira.

“Zientzia ardatz”

Barack Obama AEBko presidenteak ere ebola izan du hizpide eta “zientzia ardatz izateko, ez beldurra” eskatu dio gizarteari. Adierazpenak New Yorkeko lehen ebola gaixoa diagnostikatu ondoren egin ditu presidenteak.

Obama ebola gainditu duen AEBko erizainarekin bildu zen atzo.

Albisteak (2)

Bideoak (1)