Itxi

Noos auzia

Epaileek ostiralean erabakiko dute Cristina infanta auzipetu edo ez

Erredakzioa

Jose Castro epaileak dirua zuritzea eta iruzur fiskala egotzita inputatu zuen infanta.

Cristina infanta. EiTB

Balearretako Probintzia Auzitegiak ostiralean erabakiko du Cristina Borboikoa, Felipe VI.a erregearen arreba, akusatuen eserlekuan eserarazi edo ez, egun horretan aztertu eta bozkatuko baitu infantak bere inputazioaren aurka aurkeztutako helegitea.

Jose Castro epaileak dirua zuritzea eta iruzur fiskala egotzita inputatu zuen infanta, Noos auziaren baitan. Bigarrenez erabaki beharko du Auzitegiak infantaren inputazioari eutsi edo ez. Izan ere, iazko apirilean baliogabe utzi zuen lehen inputazioa, baina dirua zuritzeagatik eta iruzur fiskala egiteagatik ikertzeko deia egin zion Castro epaileari.

Manos Limpias sindikatuak bi epaile errefusatzea eskatu zuen, baina Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak ezetz esan du. Horren ondoren, infantaren helegitea aztertzeko data jarri ahal izan du.

Castro epailearen arabera, Cristina Borboikoak iruzur egin zion Ogasunari, eta Noos Institutuak lortutako diru publiko irregularra zuritzen lagundu zuen, Aizoon enpresaren bidez.

Albisteak (3)