Itxi

'Bilboko Manifestua'

Haurren eskubideak blindatzeko ituna eskatu du Arartekoak

Erredakzioa

Lamarcak eta Save the Children eta Unicef elkarteek ‘Bilboko Manifestua’ aurkeztu dute Gasteizen. EAEko 50 bat umek haurtzaroko eskubideen ikuspegia azaldu dute testuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Lamarca jarduneko Arartekoak eta Save the Children eta Unicef elkarteek haurren eskubideak blindatzeko “ituna” eskatu diete EAEko erakundeei, desberdintasunak, prekarietatea eta bazterketa eragozteko.

Lamarcak, Eva Silvan Save the Children Euskadiko ordezkariak eta Elsa Puente Unicef Euskadiko koordinatzaileak ‘Bilboko Manifestua’ aurkeztu dute Gasteizen. EAEko 50 bat umek haurtzaroko eskubideen ikuspegia azaldu dute testuan.

Nazio Batuen Erakundeko Asanbladak Haurren Eskubideen Hitzarmena onartu zuela 25 urte bete dira gaur. Manifestua Gasteizko ikastetxe bateko lau umek irakurri dute.

Haurren eskubideak babesteko akordioa eskatu die Lamarcak Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei eta udalei, konpromiso konkretuak eta tresna eraginkorrak jasotzeko eta umeen eskubideak babesteko politika publikoak garatzeko.

Era berean, “gorabehera ekonomikoetan” haurren eskubideak blindatzearen alde agertu da Unicefeko ordezkaria.

246 ume harrera-familiekin, Nafarroan

Bestalde, gurasoek artatu ezin dituzten 246 haur 220 harrera-familiarekin bizi dira Nafarroan.

Haurtzaroaren Eguna ospatzen ari dela aprobetxatuz, Iñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak 220 harrera-gurasoen ordezkaritza bat hartu du Nafarroako Jauregian.

Albisteak (3)

Bideoak (1)