Itxi

Noos auzia

Justiziaren independentziarekiko errespetua agertu du Errege Etxeak

Erredakzioa

Infantaren esku utzi du familia eskubideei uko egitearen inguruko erabakia

Justiziaren independentziarekiko erabateko errespetua agertu du Errege Etxeak, gaur jakin ostean Cristina infanta epaitua izango dela. Infantak akusatuen aulkian jesarri beharko du Noos auziaren baitan, Jose Castro epaileak gaur kaleratu duen autoaren arabera. Zehazki, Iñaki Urdangarin senarrak egindako bi delitu fiskaletan ustezko kolaboratzaile gisa epaituko dute infanta. Ustez, Ogasunari 337.138 euroko iruzurra egitea leporatzen diote Urdangarini, bien izenean zegoen Aizoon enpresaren bitartez.

Joan den azaroaren 7an Errege Etxeak adierazi duen infantaren esku uzten duela bere familia-eskubideei uko egiteko erabakia. ??Berari dagokion erabakia da??, gaineratu zuen.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)