Charlie Hebdo-ri erasoa
Hollandek batasunaren aldeko deia egin du, indarkeriari aurre egiteko
Erredakzioa
Frantziako Estatuko presidenteak minutuko isilunea deitu du bihar eguerdirako erakunde ofizial guztietan, eta herritarrei bat egiteko eskatu die.
Your browser doesn’t support HTML5 video
François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak azpimarratu du "batasuna" dela Charlie Hebdoren kontrako "atentatu koldarra"ri aurre egiteko "arma onena", eta biharko dolu ofizial egunean parte hartzeko eskatu die herritarrei.
Hollandek "askatasun mezua" igorri nahi izan du Eliseotik 12 pertsonaren hilketa salatzeko. Agintari frantziarrak "heroi"tzat jo ditu hildakoak, eta askatasunez jokatu dutelako hil dituztela azpimarratu du.
Bihar eguerdian, erakunde ofizialek minutuko isilunea egingo dute, eta herritarrek bat egitea nahi du Hollandek. Gainera, masta erdian jarriko dituzte banderak hiru egunez.
"Gure arma onena batasuna da", berretsi du Hollandek, bihar Parlamentuko ordezkari politikoekin izango dituen bilerei begira. Izan ere, presidenteak azpimarratu du Frantziako Estatuak "behar den bezala" jokatu behar duela orain, hilketen arduradunak atxilotu, epaitu eta "gogor" zigortzeko.
tzeko.