Itxi

Eztanda

Leherketa bat jazo da Frantzia ekialdeko jatetxe batean

Erredakzioa

Ez da inor zauritu, eta istripua edo eragindako leherketa izan den ikertzen ari dira.

Frantzia ekialdeko Villefranche-sur-Saône herriko jatetxe batean leherketa bat izan da goizean, baina ez da inor zauritu, Le Monde egunkariak iturri judizialak aipatuz zabaldutakoaren arabera.

Egunkariak baieztatu duenez, oraingoz ez dago leherketa atzo Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren kontra egindako atentatuarekin lotzeko inolako daturik. Istripua edo eragindako leherketa izan den ikertzen ari dira.

n ari dira.