Itxi

Agerraldia

Hollande: 'Terroristek ez zuten erlijio islamikoarekin zerikusirik'

Erredakzioa

Era berean, "adi" egoteko deia egin die herritarrei, eta "froga honetatik are indartsuago" aterako direla hitzeman du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak "arrazakeriari eta antisemitismoari gupidarik gabe aurre egiteko" deia egin die herritarrei, eta gaur hildako terroristek erlijio islamikoarekin "zerikusirik ez" zutela azpimarratu du.

Hyper Cacher denda judutarreko bahiketaren harira, lau bahitu eta bahitzea hil direla eta "ekintza antisemita ikaragarria" izan dela adierazi du.

"Hiru egunez jarraian egin diote eraso gure herriari, eta aurre egin diogu", azaldu du Charlie Hebdo-ren aurkako erasoari, Pariseko udaltzainaren hilketari eta bahiketari erreferentzia eginez.

Biktimen senideei elkartasuna adierazi eta segurtasun indarrek izandako "ausardiagatik" zoriondu ostean, Frantzian dauden "mehatxuak" ez direla amaitu gogorarazi du. Hori horrela, adi, elkartuta eta mobilizatuta egoteko eskatu die herritarrei.

"Leku publikoak babesteko baliabideak indartu ditut", iragarri du, eta batasun nazionalerako deia egin du: "Gure arma onena da zati gaitzakeen guztiaren aurrean".

Hollandek "erlijio islamikoarekin zerikusirik ez duten iluminatu"tzat jo ditu hiru erasotzaileak, eta musulmanak eta muturreko islamdarrak ez nahasteko eskatu du.

Azkenik, munduko estatu askotako buruek elkartasuna adierazi diotela eta igandeko manifestazioan parte hartuko dutela gogorarazi du, herritarrei parte hartzeko deiarekin batera.

Albisteak (3)

Bideoak (1)